XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Werner'en jauregian, goizeko adiskidetasun-txurruta artzen zegoen nagusia erri xumearekin.

Werner zaarra pozik ari zan edaten bere gizonekin.

Bere illoba Ulriche'k, ordea, ez zuan parte artu nai.

Austria'ko gorteko agintarien soiñeko ederrek eta goi-maillek zearo lilluratuta zeukaten eta ez zuen suizatarrekin arremanik nai.

Ernegatu bat besterik ez zala jaurti zion aurpegira Werner'ek; eta gaiñera Bertha aberatsaren maitasunak eragin ziola Austria'ren alde jartzera.

Furst buru zutela, gabez, ixill-ixillean egin zuten beren bilkura erriaren ordezkariek.

Jasaten ari ziran bidegabeak eroan-eziñak zirala-ta, aintziñako Biltzarra berritu zuten.

Ausartienak matxinada berealaxe astekoaren alde jarri ziran.

Zuurrenak, berriz, Fûrst'ekin bat etorri ziran eta Eguberriak arte itxarotea erabaki zuten: egun artan, oitura zan bezela, erritar guztiak gazteluan bilduak egongo bait ziran.

Azkenean, Ulrich ausartu zan Bertha'ri bere maitasuna agertzen.

Onek, ordea, benetako suizatarra izaki, muzin egin zion Austria'ganako leialtasuna zala bide.

Tell eta bere semeak txanoaren ingurutik igaro ziran bein.

Oarkabe, ez naita, aginte-ikurrari jaramonik egin ez ziolako, bi ertzaiñek atxillotu egin zuten: eskuak lotu, espetxera eramateko.

Fûrst`ek bere suiaren alde baitura eskeiñi arren, Tell, lege-menpekoa bait zan, gudarien esanera jarri zan.

Bazeramaten eta or azaltzen da Gessles bera.

Walter Hell'en buru-gaiñean sagar bat jartzeko agindu zuan orduan Gessler'ek, eta Wilhelm Tell'i aitari, alegia bere semearen buru gaiñeko sagarra geziaz jotzeko.

Alperrik egin zion ezezkoa aitak.

Ulrich'ek ere, ausarti, aurpegia eman zion Gessler'i eta itz gogorrak esan ere bai, baiñan Gessler'en biotza ez zan bigundu.

Naaspil artan, Tell'ek bi gezi artu zituan.

Jarri bat uztaian, eta zast! sagarra trebeki bi erdi egin zuan.

Jendea pozaren pozez zoratzen zegoen, baiñan Gessler'ek onela galdetu zion Tell'i: ea zergatik artu zituan bi gezi.

Tell'ek ez zion erantzun nai izan, zer-nai zala ere, kalterik ez ziola egingo agindu zion arte.

Ausarki aitortu zion orduan, kale egin izan ba'lu eta semea zauritu, beste geziaz Gessler bera ilko zuela.

Suak artuta, Tell bizi dan arte espetxeratzeko agindua eman zuan jauntxoak.

Katigatu eta Gessler'en gaztelura eramango zuen ontzian jarri zuten Wilhelm Tell.